Jasangarritasunerako
aldaketa sustatu nahi duzu?
Ikusi bideoa
Handitu zuren erakundearen lehiakortasuna gizartean eta planetan duzun inpaktua hobetuz.
Badakizu gizarteari mesede egiten diozula, baina ez dakizu hori kuantifikatzen eta transmititzen?
Fokua galtzen duzu hainbeste legedi eta eskakizunekin?
GJHri buruz hitz egin nahiko zenuke, baina ez dakizu nola egituratu?
Zalantzak argitzeko unea da.
inGUru+ autodiagnostikorako eta gogoetarako tresna erraza da eta jasangarritasunaren arloak eta ikuspegiak integratzen ditu erakundeei jasangarritasunerako trantsizio eraginkor, afektibo eta egokitzailea egiten laguntzeko.
Eta onena: ez duzu jasangarritasunean aditua izan beharrik hau erabiltzeko.
Zertarako balio du inGUru+ tresnak?
Inguru+: Zure inpaktua ezagutzeko eta hobetzeko iparrorratza.
Zure erakundeak GJHekin bat egiten duen jakiteko aukera ematen dizu.
Zure lehentasunezko arloak identifikatzen laguntzen dizu, materialtasun bikoitzaren metodologiaren bitartez.
Etorkizuneko zure inpaktua kudeatzeko eta optimizatzeko aginte-koadroa definitzen laguntzen dizu.
Zure erakundearen helburuan, estrategian eta egunerokotasunean jasangarritasuna integratzen laguntzen dizu.
Euskadi 2030 Agenda Sarirako sarbidea ematen dizu.
Zure jarduera eta bilakaera ebalua dezakezu, inGUru+ko gainerako enpresekin alderatuta.
Zer behar duzu Inguru+ tresna erabiltzeko?
Denbora:
6 eta 8 ordu artean gutxi gorabehera, nahi bezala banatzeko.
Datuak:
Ez duzu datu zehatzik beharko, baina sail guztietan egindako ekintzei buruzko informazioa.
Ikuspegi estrategikoa:
Komeni da erakundearen ikuspegi globala izatea eta bere estrategia eta interes-taldeak ezagutzea.
Horrela ari dira Gipuzkoako erakundeek inGUru+ erabiltzen:
inGUru+ tresnarekin, ESG eta GJH gakoak identifikatzen ditugu, konpromisoa neurtzen dugu eta elkarrekin inpaktu positiboa sortzeko estrategiak diseinatzen ditugu.